2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

martes, 27 de marzo de 2012

CUENTOS CON HISTORIA

Lan asko egin ondoren, azkenean lortu duguz ipuinak publikatzea (ez denak), gure glogsterra badoa forma hartzen, ea ostiralerako dena amaitzea lortzen dugun!

ZORIONAK JUNE!!!

Atzo Juneren urtebetetzea izan zen. Gailetekin ospatu genuen, gaurko ere batzuk geltitu ziren, eskerrik asko June. Badakigu opari asko euki zenituela, merezi duzulako izango da. ZORIONAK!!!

jueves, 22 de marzo de 2012

SUZKO UR JAUSIA

Begira zer gertatzen den Californiako Yosemiteko parkean dagoen ur saltuan: Otsailako hilabetean eguzkia sartzen denean ur saltu honetan, argiaren islapena dela eta, ura laba dirudi. Naturak beti harritu egiten gaitu ezta?  




KANTAGINTZAKO GRABAKETA


Gaur, Martxoaren 22an kantagintzako abestiak grabatuko ditugu eskolan. Eskola amaitu eta gero izango da, 14:45etatik 16:45etara  eta zortzinaka egingo dugu. Abestiak hauek dira: Ametsen munduaren barnean,  Gandasegi ehun urteko andrea eta Gandasegi aurrera. Oso urduri gaude ez dakigulako zelan aterako zaigun baina, hainbeste ensaiatu dugunez ondo joango dela dena uste dugu.


sábado, 17 de marzo de 2012

jueves, 15 de marzo de 2012

ATHLETIK-MANCHESTER

Orain athletik-manchester partidua ikusten ari naiz eta 1-0 doaz oso partidu inportantea da irabazten badu athletikek championseko laugarrenetara pasatzen da Llorentek gol oso polit bat sartu du baina mina egin da baina berdin da doaz irabazten eta hori oso inportantea da eta ere lesioak.AUPA ATHLETIK!!!!!!

miércoles, 14 de marzo de 2012

GANDASEGI 100 URTE ABESTIA

Hemen dugu Kepak "Gandasegiren medeurrena" dela eta sortutako abestia.
Eskura jarri dugu ondo ikasteko.

martes, 13 de marzo de 2012

domingo, 11 de marzo de 2012

ATHLETIC


Ostegunean Athletic jokatu zuen Manchester United-en kontra. Partidua Inglaterran izan zen.
Partidua Athletic irabazi zuen 2-3. Athletico golak Llorente, De Marcos eta Muniain sartu zituzten. Manchester United-ko golak Rooney.
Aupa Athleticccccc!

miércoles, 7 de marzo de 2012

100 LIBURU ASKA DITZAGUN

 "100 LIBURU ASKA DITZAGUN"  lema honekin Gandasegiko Mendeurreneko komisioak irakurketa bultzatzeko nahian kanpaina polit bat antolatu du.
100 liburu askatuko dituzte hainbat lekutan (autobus eserlekuetan, metro geltokian, tabernetan,... ) Horrela irakurketaz goxatu eta gure eskolako izena zabalduko dugu. Kanpaina aurrera eramateko liburuak behar dituzte. Animatu eta etxean duzuen liburen bat ekarri gero aska ditzaten.

lunes, 5 de marzo de 2012

IRAKURLEEN BLOG BERRIA!!!!

Hemen daukagu beste Blog bat. Gure gelako liburutegiko liburuak irakurri ondoren, Blog honetan gure iritziak eta laburpenak jarriko ditugu. Hemen eta eskuman duzue linka.

IRAKURLEEN TXOKOA
http://irakurleentxokoa5c.blogspot.com/

jueves, 1 de marzo de 2012

BERNARDO ATXAGA GANDASEGIN


Atzo Bernardo Atxaga gure  eskolara etorri zen Literatura eta eskolataz hitzegiteko.Gandasegiko areto Nagusia jendez gainezka egon zen Atxaga entzuteko nahian.
Bernradok trasmititu zigun idazteko eta irakurtzeko irrika. Berak esandakoak indartu egiten du planifikatuta duguna gai honetarako:
- Gozatu irakurketarekin eta gure barruko sentimenduak adierazten ikastea olerkiak, oroimenak...idazten.

Froga dezagun gure barnean daukaguna adierazten!