Pasadan ostiralean Andereño Pilar eta Casildari agurra esan genien, berrogei urte irakaskuntzan lan egin ondoren. Beraiekin egondako ikasleak zaretenez abestu, dantzatu...eta zuok prestatutako opariak eman genizkien.
Gandasegiko ikasleak eta irakasleak faltan botako zaituztegu! Zorionak!
2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA
Mostrando entradas con la etiqueta eskola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskola. Mostrar todas las entradas
miércoles, 4 de abril de 2012
jueves, 1 de marzo de 2012
BERNARDO ATXAGA GANDASEGIN
Atzo Bernardo Atxaga gure eskolara etorri zen Literatura eta eskolataz hitzegiteko.Gandasegiko areto Nagusia jendez gainezka egon zen Atxaga entzuteko nahian.
Bernradok trasmititu zigun idazteko eta irakurtzeko irrika. Berak esandakoak indartu egiten du planifikatuta duguna gai honetarako:
- Gozatu irakurketarekin eta gure barruko sentimenduak adierazten ikastea olerkiak, oroimenak...idazten.
Froga dezagun gure barnean daukaguna adierazten!
martes, 28 de febrero de 2012
GAI BERRIA
Gaur gai berriarekin hasiko gara.
Zentzumenak dira oraingo proiektuak,
entzumena, dastamena, usaimena, ikusmena eta ukimena dira.
Gaia polita izatea espero dugu denok. Ingurunen esperimentuak egingo ditugu.
jueves, 9 de febrero de 2012
ELURRA ESKOLAN
Atzo elur mordoa egin zuen baina gaur ia guztia kendu da euriarekin. Gaur gehiena izotza da, ez elurra.Ni nahiago dut elurra izatea. Elurra egin zuenean ni klasean geratu nintzen hotza egiten zuelako eta TUX PAINT egin genuen ni eta nire lagin batzuk erebai.
miércoles, 8 de febrero de 2012
ELURRRA ESKOLAN
Gaur Otsailaren 8a elurra egin du galdakon
eta eskola ziri-zuria zegoen patio orduan
klaseko guztiak elurrarekin jolastera joan
dira eta neskak klasean geratu gara jolasten
ordenagailuarekin.
MATEMATIKAKO AZTERKETA

Gaur matematikako azterketa izan dugu pizka bat zaila izan da niretzat .Baina gauza batzuk oso errezak izan dira niretzat. Gelara sartu garenean argia joan da eta andereñok lehioak zabaldu ditu eta elurretan zegoen patio guztia elurrez beteta zegoen baina argia joanez gain azterketa egin dugu.
jueves, 2 de febrero de 2012
ELURRA GURE ESKOLAN.
Gaur gure eskolan, Gandasegin, elur pilo bat egiten du eta gu, sartu aurretik, egon gara goizean elurrarekin jolasten, oso ondo pasatu dugu eta Joseba jausi egin da eta barrezka hasi gara, gero gelara joan gara eta lehiotik elurra egon gara ikusten.Batzuetan elur gutxi egin du baina gero gehiago eta gu oso pozik jarri gara orain laster patiora joango garelako elurrarekin jolastera. Ea gehiago egiten duen!!!!
viernes, 20 de enero de 2012
GANDASEGIK 100 URTE
Irailaren 23an Gandasegik 100 urte beteko ditu, hori dela eta atzo urtean zehar egingo diren ospakizunei hasiera eman zitzaien.
Gandasegiko zuzendariak, Guraso elkarteko ordezkariak eta Alkateak gogora ekarri zizkiguten Gandasegik egin duen bidea eta bide horretan parte hartu duten guztiak.
Hemendik aurrera hainbat ekintza egongo dira eta parte hartzen gonbidatzen zaituztegu.
Gandasegiko zuzendariak, Guraso elkarteko ordezkariak eta Alkateak gogora ekarri zizkiguten Gandasegik egin duen bidea eta bide horretan parte hartu duten guztiak.
Hemendik aurrera hainbat ekintza egongo dira eta parte hartzen gonbidatzen zaituztegu.
lunes, 16 de enero de 2012
LEKU ETA GAI BERRIAK

Gaur eskolan gai berri bat hasi dugu: historia, Euskal Herriko mendi eta ibaiak... Niri gai hau gustatuko zaidala uste dut. Ere lekuz aldatu gara. Nik lehen Iker.C eta Markelekin egon naiz eta orain Iker.A, Iker.E eta Juanekin nago.
lunes, 9 de enero de 2012
ESKOLAKO LEHEN EGUNA
Atzo eskolara joan egin ginen eta lagunak ikusi genituen.
Goiz altzatu ginen gu eta motxila eraman behar genuen.
Goizean klasera joaterakoan matematika egin genuen eta komekin (zenbaki hamartarrekin) hasi ginen.
Gero maisu Gabi etorri zen gimnasiara eramateko eta baddmiwtonera jolastu genuen.
Ondoren errekreoa eduki genuen eta lagunekin egoteko momentu aproposa da errekreoa eta errekreoaren ondoren berriro gimnasia eduki dugu eta geroago jantokia.
Azkenik euskera eta gaztelania eduki dugu.
KLASEKO LEHENENGO EGUNA 2011. URTEAN
Gaur klaseak hasi dira, berriro lagunekin eta andereñorekin. Nik nahi nuen klaseak hastea, zeren eta etxean aspertzen nintzen. Oso ondo pasatu dut: lagunekin jolasten, ikasten...
domingo, 18 de diciembre de 2011
ESKOLAKO FROGAK
Gaur, abenduak 15a, eskolan mate egon gara egiten eta bat-batean sirena jo du. Gure klasea iladan jarri da eta bigarren txirrina jo eta lasai-lasai beheratu gara. Beste mailakoak bultzaka egoten ziren baina gu ederto joan gara, ixilik eta korrika egin gabe. Behean, biltokian, ondo jarri gara baina inor ez da egon beldurtuta, danak oso pozik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
