2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas

sábado, 17 de marzo de 2012

GANDASEGI, GURE ESKOLA

Orain poemak irakurtzen, idazten eta sortzen ari garela, ea poema hau ezagutzen duzuen.
Entzun ondoren jarri zure iruzkina.

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=Bwb59038wAw

miércoles, 29 de febrero de 2012

"IDAZLEAK IDAZLE" BLOG BERRIA!!!!

Gure gelako ikasleak idazle bezala trebatzen ari gara, gero eta hobeto idazten dugu, gero eta gehiago idatzi nahi dugu. Hori dela eta Blog berri bat sortu dugu, irakurri nahi izan ezkero eskumako zutabean duzue linka edo hemen bertan.

 IDAZLEAK IDAZLE



http://idazleakidazle-5c.blogspot.com/

martes, 28 de febrero de 2012

GAI BERRIA

Gaur gai berriarekin hasiko gara.
Zentzumenak dira oraingo proiektuak,
entzumena, dastamena, usaimena, ikusmena eta ukimena dira.
Gaia polita izatea espero dugu denok. Ingurunen esperimentuak egingo ditugu.

martes, 20 de diciembre de 2011

PINTXOAK 3. ZIKLOKO JOLASTOKIAN

Aste honetan, gure osasunean elikadurak daukan garrantziaz jabetuta, 5. mailako ikasleak pintxoak egiten ari gara. Pintxo bakoitzeko osagaiak 3 motatako elikagaiak dituzte (energetikoak, eraikitzaileak eta erregulatzaileak). Gela bakoitzeko talde batek prestatzen ditu egun bakoitzeko pintxoak eta gero jolastokian saltzen ditugu 1 €ren truke. Astelehenean, hasieran 6. mailakoak ez ziren hurbildu baina gero joan ziren animatzen eta gaur hor izan ditugu, txirrina joaz batera, gure zain ea ze pintxo mota ateratzen genituen bere eskuan 1€ zutela.
Eskerrik asko denoi! Badakizue, lortzen dugun diru guztia Joseba Chaparrorentzat izango da.

jueves, 8 de diciembre de 2011

ASTELEHENA IPUIN KONTALARI

Astelehenean bostgarren mailakoak bigarren mailara joan ginen guk egindako ipuinak kontatzera. Niri mutil batekin eta neska batekin tokatu zitzaidan. Beraientzat nire ipuina oso polita izan zen. Nik orri bat eman nien galdera askorekin eta haiek erantzun behar zituzten galdera guztiak baita marrazki bat egin ere.


Niretzat oso ondo margoztu eta erantzun zituzten galdera guztiak!




miércoles, 7 de diciembre de 2011

5. C-KO IKASLEAK IPUIN KONTALARI 2. B-RA JOAN DIRA


Eskumako zutabean daude argazki guztiak
Astelehenean 5. C ko ikasleak 2. B taldeko ikasleei ipuinak irakurtzera joan gara. Aurreko gaia Unibertsoa izan da eta bukatu dugunean ipuin bat asmatu dugu ikasitakoa sartuz. Oso ipuin politak atera zaizkigula esan digute ziklo honetako ikasleak. Gu ere oso gustura egon gara haiekin, oso ondo idazten eta marrazten dutela konturatu gara. Eskerrik asko talde honetako ikasle guztiei. Zuen zain geratzen gara, zuen lanak ikusteko gogoz.