2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

viernes, 22 de junio de 2012

BLOGEKO AURKEZPENA

Atzo blogeko aurkezpena egin genuen , guk landare loredunei buruz hitzegin genuen . Oso interesgarria izanez gero pizka  bat urduri geunden baina nahiko ondo atera zitzaigun.

BLOGEKO AURKEZPENA¡¡¡¡¡

Gaur klaseko azken eguna izan da eta gure taldeko blogeko aurkezpena egin dugu. Guk onddoak gara eta gai oso polita da, 6. mailan bebai egingoko dugu aurkezpenak oso gai politak dira¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡

ESKOLA BUKATU DA GAUR!!!

Gaur eskolako azken eguna da. Lehenengo blogen aurkezpenen azterketa bukatu dugu. Gero Mirenek liburu gehienak batu ditu, eta guk mahai azpia batu dugu. Ondoren, sarrera hau egin dugu eta gero merendola egin dugu. Oporrak hasteko gogo handia dugu eta ziur zuek ere.
                                                                   ONDO PASA!!!



AZTERKETA

Asteartean(ekainaren19an) aurkezpen azterketa euki genuen gure bloga azaldu genuen, oso ondo atera zitzaigun ornodunei buruz izan zen asieran oso urduri egon ginen baina gero ez, lasaitu ginen.Eta oso ondo atera zitzaigun!!

BLOGA


Atzo ekainaren 21ean blogaren azterketa euki genuen. Pixka bat kostatu zitzaigun baina ondo egin genuen. Bakoitza bere sarrera ikasi du. Iker.A sailkapena, krustazeoa eta ugalketa ikasi zuen, Juan olagarroa (baina ez zuen egin ez zegoelako), Alvaro miriapodoak ikasi du eta Iker.E ezaugarri ia guztiak bi izan ezik.

SENEGALERAKO ESKOLA MATERIAL BILKETA

Eskolan lan egiten duen pertsona batek harreman estuak ditu Senegaleko familiekin eta zera eskatu digu: Eskolako materialak (kuaderno erabiliak, margoak,...) botatzeko euki ezkero bera arduratuko litzateke bertara bidaltzeko  hango neska-mutilak erabili dezaten.

miércoles, 20 de junio de 2012

TXANGOA!!!!!!!!

Gaur txango batera joan gara. Lehenik Salinetara  (Añanako Gatzagak) gara eta nik asko ikasi dut, segituan Pobeseko igerilekuetara joan gara oso ondo pasatzera. Guztiok igerilekura joan gara korriketan. Ura apur bat hotza zegoen, baina guztiak oso ondo pasatu dugu. Uretatik atera eta gero bokadilo bat jan dugu eta 2 orduko digestioa egin dugu guztiok. Denok itxaroten egon gara 2 orduak pasatzeko eta andereñoak esan dutenean ahal zela joan igerilekura bainatzera guztiok joan gara aldi berean korrika eta bainu dibertigarri bat eman dugu. Azkenean autobusa etorri da eta aldageletara joan gara neskak, baina mutila kanpoan aldatu behar izan dira. Autobusean montatu gara eta oso zoriontsu  joan gara etxera. 

TXANGOKO ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

lunes, 18 de junio de 2012

IRTEERA AÑANAKO GATZAGA ETA POBESERA







Asteazkenean, ekainaren 20an, irteeera bat egingo dugu 8:45-etan.  Jantokiko janaria daukatenak frontoira janaria ekarriko digute, eta etxetik ekartzen dutenak motxilan eraman behar dute. Hau  da motxilan eraman behar duguna: txankletak, bainujantzia ipinita, bokatak, edaria, eskuoihala, krema, betaurrekoak, uretako txanoa eta bisera nahi dutenak. Ondartzako pilota nahai dutenak eraman ahal dute edo zuok nahi duzuena, adibidez argazki kamera...,Oso ondo pasatuko dugu!!!

miércoles, 13 de junio de 2012

LABRADOR TXAKURRA

Gaur nire amak txakur berri bat erosiko du. Labrador bat da eta dauka ilea oria,  urreko kolorea bezala da . Eta Marlie deituko dugu eta 2 hilabete dauka eta oso txikia da eta oso polita da .Eta Usansolotik aterako dut nik eta bere laguna izango naiz.

http://wikifaunia.com

martes, 12 de junio de 2012

MARRAZKI LEHIAKETA

Gaur eskolatik ateratzera joan naizenean Kepa gure gelara etorri da eta marrazki lehiaketaren irabazleak nortzuk izan diren esan digu eta hauek ginen: Naia , June, Olatz, Ander , Saioa eta ni. Oso pozik jarri naiz .Gero  txikien eskolara joan gara oparien bila eta joan garenean, opari doblea hartu dugu nik, Naia eta Olatzek, gelako hiru hoberenak izan garelako. Opariak hauek izan dira: pin-pon tabla bat palekin eta pilota batekin eta kamiseta beltz bat.



ZORIONAK IRABAZLEEI!!!!!!!!!!!!

lunes, 11 de junio de 2012

ZELAKO EURIA!!

Gaur (11-6-2012) txaparrada handia  izan dugu, eta trumoi handiak egon dira. Jende asko beldurtuta egon da trumoiekien, eta jende asko aterkiekin zebilen. Patioan Iker Elorriaga eta Naiarekin egon naiz etxerako lanak egiten. Etxerako lanak amaitu eta gero patiora joan gara eta hotz handia egiten zuen kanpoan.

domingo, 10 de junio de 2012

ARITZ ADURIZ BERRIRO ATHLETICEN

3 aldiz saiatu egin da eta orain dirudi Aduriz Athleticera itzuliko dela. Athleticek Aritz Adurizekin akordio batera heldu nahi dutela berriro gure tadean jolasteko. Horretarako Valentzia taldeak bi miloi eta erdi euro inguru, eskatuko dio Athleticeri.


AUPA ATHLETIC!!!

domingo, 3 de junio de 2012

TXAPELKETA

Gaur Zornotzan  Arkuz tiroketako kanpeonatoa eduki dut.
Gogorra izan da, 5 ordu egon gara.
20 metrotara bota dut lehenengo aldiz lehena geratu naiz 231 punturekin
Kanpeonatoaren erdian hamaiketako bat jan dugu indarra hartzeko.
Azkenean medaiak banatu dituzte hoberenentzat eta nik lehenengo postuan egon naiz.



 Nik eta nirekin batera geratu diren irabazleak.

domingo, 27 de mayo de 2012

GANDASEGI 100 URTE JOSI SIERRA

https://plus.google.com/photos/118102109343473376277/albums/5746390822866449393


Atzo Josi Sierrak Gandasegi eskolako hasierako kontuak ekarri zizkigun. Berare kin hiru ikasle ohi hizketan egon ziren Serafina, Libe eta Kontzi, denak 85 urtetik 95 urtera bitartekoak.
Garai hartan  bi solairuetan banatzen zen eskola, 1go solairuan neskak eta 2. ean mutilak. Hainbat maisu maestren oroimenak konpartitu zizkiguten, batzuk onak, besteak ez hainbeste, gogorregiak, erregelarekin konpontzen zituztelako arazoak.
Horrela konta eta konta heldu zen amaiera konturatu barik euren oroimenetan murgilduta...

lunes, 14 de mayo de 2012

GAI BERRIAREN BANAKETA

Gaur euskera arloan inguruneko gai berriaren banaketa egin dugu , guri landare loradunak tokatu zaizkigu eta oso  pozik gaude horregatik,  besteei  gauza desberdinak tokatu zaikie hauek adibidez: Landare loregabeak, onddoak, ornodunak eta azkenik ornogabeak. Guztiok oso pozik gaude tokatu zaigunaren bidez, bost talde gara  eta horren ondorioz talde bakoitzak blog bat sortuko dugu.

ESPERO DUGU JENDEARI BLOGAK GUSTATZEA¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡

sábado, 12 de mayo de 2012

GAUR PATIOAN LASAI

Gaur patioan bakarrik egon gara, zeren eta Seigarren mailakoak frontoietara joan dira txapelketak egitera eta orduan patio guztia Bosgarren mailakoentzat izan da eta partidu on bat jokatu dugu. Nire taldeak 4-1 irabazi du.Gero txirrinak jo du eta klasera joan gara.

MARKEL

ABESTEN ETA DANTZATZEN

Atzo Gandasegira jeitzi ginen txikiei kantagintzako kantak abestera eta guk prestatu ditugun dantzak erakustera. Oso ondo pasatu genuen txikiek oso adi egon zirelako eta asko guztatu zitzaielako.
Joaterakoan triste jarri ginen pentsatzen genuelako ez ginela berriro jaitsiko.

Gaur bertan gimnasiora joan gara, 1. eta 2. zikloko umeak etorri dira ikustera. Atzo bezala oso ondo eta eroso egon gara, baina batzutan beraien irribarreak ikusiz urduri jarri gara, pentsatzen genuelako ez zitzaiela gustatuko. Azkenean ondo pasatu dugu!!!


Egileak: Naia Abasolo, Garazi Cabeza, June Ormaetxe eta Olatz Fdz de Mendiola.

viernes, 11 de mayo de 2012

TEACHER BERRIA

Gaur "teacher" berria etorri zaigu eskolara, Mari Carmer  gaixorik egon dagoelako. "Teacher" berriaren izena Saloa da eta 37 urte ditu. Saloak igelesez hitz egiten egon gara eta oso ondo pasatu dugu klasean. Lehenengo aurkezpenak egin ditugu eta guztion izenak azkar ikasi ditu. Gero, rap zen abesti bat abestu  eta dantzatu dugu, abestia "rap city" zeukan izena. Ere ingelesez "er" amaitzen diren hitzak a-z amaitzen dira, adibidez: teacher, "teacha" esaten da.

GAI BERRIA

Astelehenean gai berriarekin hasiko gara: TXANELA 6.a, bizidunak nolakoak diren eta bere  harremanetan ezagutzea lagunduko digu.
Gai berriarekin, gure gelako talde bakoitzak blog bat egingo dugu. Bakoitzari bizudun mota bat tokatuko zaio: animali ornodunak edo ornogabeak, landare loredunak edo loregabeak eta onddoak.
Orain arte gehien gustatu zaiguna animali ornodunak eta ornogabeak izan dira, baina behar bada ez zaigu tokatuko hori, ala agian bai.
Gure ustez gai hau entrenigarria, interesgarria eta polita izango da.

EGURREZKO JOLASAK

 Asteazkenean egurrezko jolasak egin genuen 4,  5,  eta 6. maila. Oso ondo pasatu genuen jolasten. Jolas  mota asko zeuden eta oso dibertigarriak ziren. Andereño batzuk ere jolastu egin zuten, eta espero dugu guztioi asko gustatzea.Oso bereziak ziren egurrezkoak zirelakodo, eta oso ondo zaindu behar ziren, baina jolas txiki batzuk jauzi egiten ziren eta kontuarekin ibili behar zen ez zapaltzeko.

ANTZERKIAK

Gaur(maiatzaren 9a) bi antzerki euki ditugu. Lehenengoa Torrezabalen ikusi egin dugu "Robin and Hood" ingelesez izan da. Antzerkiaren azkenean Athletic-en imnoa abestu dugu zinema osoa aktorei.




 Arratsaldean gure klaseak antzerki bat egin zuen, antzerkiaren izenburua "Gaixo tranpatiak" da eta 3.mailaren aurrean egin genuen antzerkia, klase guztia oso ondo pasatu genuen, nik pixka bat urduri egon nintzen lehengo alditan, baina beste alditan ez. Akats batzuk euki genituen baina txikiak, ez ziren konturatu.

http://www.youtube.com/watch?v=kPlA89YlaP0&feature=youtu.be

ZIRKU TAILERRA

Asteartean zirku tailerra egin genuen 5. eta 6. mailakoak Gandasegiko patioan.
Oso dibertigarria izan zen baina bero asko egiten zuen eta oso nekagarria izan zen baina
oso polita zen dena malabareekin, kordekin, egiten lasterketak zakuekin...
OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZEN ZIRKU TAILERRA !!!!


IKASLEAK IRAKASLEEN KONTRA

Atzo Futbol Partidoa egon zen patio estalkian, Irakasleak Ikasleen kontra. Ikasleak partidoa eskuetan euki zuten, eurek baloia zeukatelako denbora guztian, baina azkenean, maisuak maisu direlako urrunetik bota eta
gola sartzen ziguten. Oso ondo pasatu genuen, jendea ikasleei animatzen zeuden denbora guztian. Ikasleak 
gola sartzen zutenean denok zelaira joaten ginen golegilea zoriontzera. Oso ondo pasatu genuen baina azkenean galdu egin genuen 11-6 .


martes, 8 de mayo de 2012

GANDASEGI, GURE ESKOLA

ESPERIMENTUAK GELAN

ANTZERKIA

Bihar antzenkia egingo dugu eta ni oso urduri nago.
Espero dugu gauzak ongi ateratzea, prestatu dugun bezala.
Oso ondo pasatu dugu eta umeei asko gustatzea espero dugu.

KANTALDIA JOSU ETA AITORREKIN

Aitor Rubio eta Josu bertsolariarekin Egiaren gimnasioan bertsolaritzako abesti guztiak kantatu egin ditugu.
Ilargia, Triste bizi naiz eta, Ai zapotzin, Lau teilatu gainean, Euskal Herrian euskaraz eta beste abesti batzuk abeztu ditugu. OSO DIBERTIGARRIA IZAN DA AITOR RUBIOREKIN ETA JOSU BERTSOLARIAREKIN ABEZTEA!!!!

Muralak

Orain dela bi hilabete marrazki lehiaketa bat egin zen "Gandasegi 100 urte dela eta". Orain marrazki lehiakatako lan hoberenak  hormatan  margoztu ditugu.
Guri pintatzea bukatu, margoztu eta bertan zeuden letrak pintzelekin
birpasatzea tokatu zaigu. Guk uste dugu gure klaseko batek irabaziko duela.
Oso ondo pasatu dugu eta gainera azkenean plastikozko guante batzuk
eman dizkigute.

lunes, 7 de mayo de 2012

LAMIA

LAMIA
                                                   LAMIA

Lamiak erreka ondoan daude ilea orrazten. Elezaharrak dionez, Anboto eta Arangio artean artaldearekin egoten zen artzain bati maiz agertzen omen zitzaion Lamiak, eta oso ongi pasatzen omen zuen hark, dantzan ibiltzen baitzuten airean. Lamia ile horia du, beti arroparik gabe doa, eta ahate ohinak ditu. Batekin harreman sendoagoa egin zuen, eta etxeraino ere laguntzen omen zion. Behin batean, eraztun bat oparitu zion Lamiak  artzainari, eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri. Artzaina ez zuenez nahi eskondu, eraztuna atera nahi izan zuen lamiari itzultzeko; baina ahaleginak egin arren, ezin izan zuen atera, eta atzamarra moztu behar izan zuen. Eraztuna atzamar eta guzti itzuli zion lamiari, eta etxera joan zen. Sendatu zuen atzamarra, eta ohean sartu zen. Lamia haserre  bizian gelditu zen, eta mutila ez omen zen gehiago esnatu. 
                                               
                                                                       Saioa Romero, Joseba Gutierrez eta Olatz Fdz de Mendiola

AKERBELTZ

Historioak dioenez Akerbeltz Euskal Mitologiako abereen jainkoa da.
Akelarreetan egoten da.
Zugarramurdiko koban bizi da eta Saveno sorginekin elkartzen da Akelarreetan.
Beltza da, handia eta indartsua. Adar kurbatu bi ditu.









EGILEAK: ANDER OIARZABAL, MAIALEN BARRENETXEA, IBON BUERES ETA CESAR RAMOS.

200.SARRERA

Gaur 200. sarrera egin dugu gure blogean.
Oso pozik gaude denok , gaur oso egun berezia izan da.
Konturatu gara idazleak egin garela eta iradokizunak oraindik ez ditugu hainbeste , baina lortuko dugu!!!!

DANTZA ALBAREKIN

Gaur Albarekin dantza egin dugu. ´´Txa txa txa``abeztiaren pausoak ikasi ditugu. 
Lehenengo pauso ´´Basikoak`` ikasi dugu bakarka, eta gero bikoteka ipini eta apur bat dantzatzen hasi gara. 
Ondoren ´´New York`` pausoa ikasi dugu. Menperatu dugunean berriro bikoteka jarri gara. Dantzatu eta gero korro baten ipini gara eta neskak mutilekin dantzatu dugu: baina bi mutil neskaren ordez jarri dira.
Pauso ´´Basikoak`` horrela ziren: lehenengo eskerreko hanka aurrera eta pisua ere bai, segiduan pisua atzera eta azkenik ezkerrera hiru pauso. Ondoren eskuineko hanka atzera eta pisua ere bai, segiduan pisua aurrera eta azkenik eskuinera hiru pauso.Gero berriro lehenengo egin duguna eta bukatzeko neska buelta eta hiru pauso eskuinerantz eta horren bitartean mutilak bigarren pausoa bezala.P

ASTE KULTURALA

Gaur astelehena(maiatzaren 7a)Aste kulturala hasi da guk euki dugun lehenengo gausa Gandasegiko hormak margostea eta saloiko dantza izan dira. Bihar zirku tailerra eta kantaldia izango dugu. Asteaskenean antzerki bat egingo dugu 1,2,eta 3 mailaren aurrean antzerki bat egingo dugu eta ere bai igeleseko anterki bat ikuziko dugu.
Ostegunean irakasleak ikasleen kontra futboleko partidoa bat ikusiko dugu.Eta ostiralen ez dugu ezer izango.
                                       
                                                      OSO POZIK GAUDE GELA GUZTIA!

TARTALO

TARTALO  erraldoia da, begi bat du kopetaren erdiian, eta oin 
biribil bat du.
Kobazuloan bizi da TARTALO : Pertsonk eta animaliak kobazulora eraman ondoren , han txikitu, erre eta jan egiten ditu goxo-goxo. TARTALO  basatia, gaiztoa, oso altua eta itsusia da.

OLENTZERO

Olentzero hainbat lekutan aipatzen da Donostia , Nafarroa  Olentzero mendian txabola batean bizi
da gabon gauean  Olentzero etxeetako tximinietatik sartzen da. Abesti batek dio Olentzero berri onak
dakarrela  jesus  jaio delako. Olentzero umeei opariak ekartzen ditu eta ere ikatza tzarto portatzen
direnei.
Gabonetan erretzen den enborrari izen bat jartzen dute. Gipuzkoan , Olentzero enbor, Nafarroan onantzaro mokor, Bizkaian gabon subil, ...


GARAZI , JUNE , IKER , OIER.

ILARGIA LURRETIK HURBIL

Joan den larunbatean ilargia Lurretik hurbilen zegoen eguna izan zen.
Marea biziak egon ziren kostaldean , hau da marea asko eta arin  igotzen da eta gero arin  jeisten da.
Oso handia ikusten zen eta argi asko ematen zuen , ikaragarria zen!!!

BASAJAUNA

Basajaun pertsonaia Gipuzkoako aldetik  aipatzen da. Bere izenak dioen bezala "basoko jauna" ala "jaun basatia"deitzen diote. Gizon handia eta indartsua da. Bere gorputza belaunteraino ilez beteta darama, aurpegia barne, oinetako biak desberdinak dira bata gurea bezalakoa eta bestea borobil formako. Gizaki hau basoaren sakonean edo aitzuloetan bisi da, hain zuzen ere. Naturaren zaindaria da. bere orroen bidez ekaitz eta otsoen gandik babsten ditu artaldeak. Lehen nekazari, errementari eta errotari lanbideen maisua da. Baina gizakiak basoko jaun honi ostu zioten zerra eta errotaren ardatza egiteko sakretua, bai metala soldatzeko sekretuak.

EGILEAK.Maria, Markel, Xabier eta Naia.

miércoles, 2 de mayo de 2012

BERRIRO KLASERA!

Gaur(2/5/2012) klasera bueltatu gara andereño eta lagunekin oso zoriontsu. Patioan ume batzuen "100 urteko" marrazkiak ipini dute, eta ikusi ditudanak oso politak izan dira, baina niri gustatuko litzaidake nirea ipintzea. Klasean esperimentuak egin ditugu, eta guztionak, ondo atera dira, baina batzuk ez hain ondo.Antzerkia ensaiatu egin dugu ere, eta ez digu eman denbora asko, hiritartasuna egin dugulako gero.

jueves, 26 de abril de 2012

ANTTON IRUSTA GANDASEGIN

Gandasegiko mendeurrena dela eta, atzo Gandasegira Antton Irusta ere etorri zitzaigun. Ipuinak duten garrantzia umeen bizitzan aipatu zuen. Alde batetik txikitatik etxekoengandik eta eskolako irakasleengandik edo, ipuinak entzutea ezinbestekoa da aditasuna lantzeko, bestetik lotura afektiboak sortzen dira eta ipuinen egiturak eta gaiak gure beldurrak gainditzen  laguntzen digute, azken baten, gure  nortasuna finkatzeko ezin bestekoak dira. Eska iezaiozu zure guraso, irakasle,... ipuinak kontatzea eta zu, zeu ere, animatu ipuinen munduan murgiltzen.




Bere amonak kantatutako ipuina eman zigun. Hemen jarri dizuegu "Maritxu nora zoaz" doinuarekin abestu ezazuen.


Txilinerrota
View more documents from Gandasegi.

ESPERIMENTUAK

Gaur esperimentuak prestatzen hasi gara taldeka, guri ostadarra eta begi-niniaren  funtzionamendua tokatu zaigu. Orain esperimetuak hobeto prestatu behar ditugu gauza batzuk txarto aterea zaizkigulako. OSO POLITA DA!!!

lunes, 23 de abril de 2012

CANADAN IKUSITAKO AURORA BOREALA

Hemen dituzue Canadan , apirilak 17, 18 an, sortutako aurora borealari ateratako argazki batzuk. Azken egun hauetan eguzkian eztanda batzuk egon dira eta horren ondorioz sortu da fenomeno polit hau.


Azkeneko argazkia Idahon (Whashintoneko mugan) aterata dago. Fenomeno honek ordu beteko iraupena izan zuen. Hodeiak zirruak izan behar dute eta 20.000 oineko altueran egon behar dira (-58º), eguzki izpiak bertan dauden kristalak islatzen dituenean gertatzen da.


sábado, 21 de abril de 2012

IÑURRATEGI: "PORROTAREN ALDE"


Ostegunean Alberto Iñurrategi Gandasegi eskolan izan genuen. "Porrotaren alde" hitz egin zuen. Esan zuen guztitik zera aipatuko genuke: Gailurrak lortzea poztasuna ematen du, batez ere, taldeka konpartituta lortzen denean, baina benetan garrantzitsuena bidea egitea da, bidegintza horretan ikasten delako ahaleginekin zailtasunak gainditzen, elkarbizitzen,... Hori bai dela benetan ikastea eta baliogarria pertsona bakoitzarentzat! Horregatik bere ibilbidean izandako "PORROTAK", arrakasta bezala hartzen ditu berak. Guk ere bide horretan gaude eta gai bakoitzeko azkeneko proiektua lortzeko egiten dugun ibilbidean ikasten duguna bizitzarako geratuko zaiguna da. Beraz, disfruta dezagun ikasten gauden momentu guztiak!


domingo, 15 de abril de 2012

GAUR SAN MAMESEN


Gaur Aste Santuko oporretako azkenengo eguna Athleticek Mallorcaren contran jolastu du. Lehenengo hamar minututan Llorentek gol bat sartu du.

Pasadan eguneko Athletiren partidu baten ostean hil zen, Iñigo Cabacas izeneko mutilari omenaldi bat egin diogu gauza hauek berriro gerta ez daitezen.

Baina Athleticek oso ondo jolastu du.AAAAUUUUPPPPAAAA ATHLETIC!!!

lunes, 9 de abril de 2012

OPORRAK


Gaur Alikantetik etorri naiz. Oso ondo pasatu dut: hondartzara joaten, bizikletarekin ibiltzen...
Hondartzan nik bakarrik sartu nintzen uretara eta oso hotz zegoen. Bizikletarekin ibilbide asko egin genuen, atzo portura joan ginen (8km zeuden) baina etortzeko beste lekutik itzul ginen.
Nire gutxien gustatu zitzaidana ibilaldiak herrira izan ziren, ugari aspertu nintzelako.

miércoles, 4 de abril de 2012

PILAR ETA CASILDAREN AGURRA

Pasadan ostiralean Andereño Pilar eta Casildari agurra esan genien, berrogei urte irakaskuntzan lan egin ondoren. Beraiekin egondako ikasleak zaretenez  abestu, dantzatu...eta zuok prestatutako opariak eman genizkien.
Gandasegiko ikasleak eta irakasleak faltan botako zaituztegu! Zorionak!

martes, 27 de marzo de 2012

CUENTOS CON HISTORIA

Lan asko egin ondoren, azkenean lortu duguz ipuinak publikatzea (ez denak), gure glogsterra badoa forma hartzen, ea ostiralerako dena amaitzea lortzen dugun!

ZORIONAK JUNE!!!

Atzo Juneren urtebetetzea izan zen. Gailetekin ospatu genuen, gaurko ere batzuk geltitu ziren, eskerrik asko June. Badakigu opari asko euki zenituela, merezi duzulako izango da. ZORIONAK!!!

jueves, 22 de marzo de 2012

SUZKO UR JAUSIA

Begira zer gertatzen den Californiako Yosemiteko parkean dagoen ur saltuan: Otsailako hilabetean eguzkia sartzen denean ur saltu honetan, argiaren islapena dela eta, ura laba dirudi. Naturak beti harritu egiten gaitu ezta?  




KANTAGINTZAKO GRABAKETA


Gaur, Martxoaren 22an kantagintzako abestiak grabatuko ditugu eskolan. Eskola amaitu eta gero izango da, 14:45etatik 16:45etara  eta zortzinaka egingo dugu. Abestiak hauek dira: Ametsen munduaren barnean,  Gandasegi ehun urteko andrea eta Gandasegi aurrera. Oso urduri gaude ez dakigulako zelan aterako zaigun baina, hainbeste ensaiatu dugunez ondo joango dela dena uste dugu.


sábado, 17 de marzo de 2012

jueves, 15 de marzo de 2012

ATHLETIK-MANCHESTER

Orain athletik-manchester partidua ikusten ari naiz eta 1-0 doaz oso partidu inportantea da irabazten badu athletikek championseko laugarrenetara pasatzen da Llorentek gol oso polit bat sartu du baina mina egin da baina berdin da doaz irabazten eta hori oso inportantea da eta ere lesioak.AUPA ATHLETIK!!!!!!

miércoles, 14 de marzo de 2012

GANDASEGI 100 URTE ABESTIA

Hemen dugu Kepak "Gandasegiren medeurrena" dela eta sortutako abestia.
Eskura jarri dugu ondo ikasteko.

martes, 13 de marzo de 2012

domingo, 11 de marzo de 2012

ATHLETIC


Ostegunean Athletic jokatu zuen Manchester United-en kontra. Partidua Inglaterran izan zen.
Partidua Athletic irabazi zuen 2-3. Athletico golak Llorente, De Marcos eta Muniain sartu zituzten. Manchester United-ko golak Rooney.
Aupa Athleticccccc!

miércoles, 7 de marzo de 2012

100 LIBURU ASKA DITZAGUN

 "100 LIBURU ASKA DITZAGUN"  lema honekin Gandasegiko Mendeurreneko komisioak irakurketa bultzatzeko nahian kanpaina polit bat antolatu du.
100 liburu askatuko dituzte hainbat lekutan (autobus eserlekuetan, metro geltokian, tabernetan,... ) Horrela irakurketaz goxatu eta gure eskolako izena zabalduko dugu. Kanpaina aurrera eramateko liburuak behar dituzte. Animatu eta etxean duzuen liburen bat ekarri gero aska ditzaten.

lunes, 5 de marzo de 2012

IRAKURLEEN BLOG BERRIA!!!!

Hemen daukagu beste Blog bat. Gure gelako liburutegiko liburuak irakurri ondoren, Blog honetan gure iritziak eta laburpenak jarriko ditugu. Hemen eta eskuman duzue linka.

IRAKURLEEN TXOKOA
http://irakurleentxokoa5c.blogspot.com/

jueves, 1 de marzo de 2012

BERNARDO ATXAGA GANDASEGIN


Atzo Bernardo Atxaga gure  eskolara etorri zen Literatura eta eskolataz hitzegiteko.Gandasegiko areto Nagusia jendez gainezka egon zen Atxaga entzuteko nahian.
Bernradok trasmititu zigun idazteko eta irakurtzeko irrika. Berak esandakoak indartu egiten du planifikatuta duguna gai honetarako:
- Gozatu irakurketarekin eta gure barruko sentimenduak adierazten ikastea olerkiak, oroimenak...idazten.

Froga dezagun gure barnean daukaguna adierazten!

miércoles, 29 de febrero de 2012

"IDAZLEAK IDAZLE" BLOG BERRIA!!!!

Gure gelako ikasleak idazle bezala trebatzen ari gara, gero eta hobeto idazten dugu, gero eta gehiago idatzi nahi dugu. Hori dela eta Blog berri bat sortu dugu, irakurri nahi izan ezkero eskumako zutabean duzue linka edo hemen bertan.

 IDAZLEAK IDAZLE



http://idazleakidazle-5c.blogspot.com/

TXANGOA

Otsailaren 23an txango bat izan genuen. 5.mailko ume guztiok, Bilbora joan ginen bi gauzetarako: Bilboko merkatua ezagutzeko baita Etnografiako museoa ere. Lehendabizi kontatuko dizuet merkatuan egindakoa: Arraindegi batera joan ginen arrainei buruzko apunteak hartzera, gero fruitategi batera pasatu ginen. Han ikusi genuen oso luzea, marroia eta ileak zituen eta ezagutzen ez nuena fruta bat. Mireneri galdetu nion fruta hori zer zen eta Mirenek erantzun zidan Yuca zela. Oso produktu bereziak ikusi ahal izan genituen. Eta horrelako janari asko ezagutzen ez nuena, adibidez: "Uñitas de la chirla , Falda, Vieiras, Kabratxo, Jibion, Rape, Kokotxak, Cecina, Bellota, Rabos, Kaki, Entrañas, Medallones de ternera"... Naska ematen zizkidaten janariak hauek ziren:" Corazon de ternera, higado..." horrelako gauzak. Azkenean merkatutik irten baino lehen argazki bat egin ziguten, lehendabizi klasez klase eta amitu ondoren hiru gelen artean argazki bat egin genuen. Merkatutik Bilboko museora joan ginen. Museoan sartu ginenean 5.kurtsoko guztiok bi taldetan banatu gintuzten, folio bana eta pegatinak hartu, eta hirugarren pisuraino igo ginen. Hor folioan, Euskal Herriko mapan, pegatinak pegatu genituen, Bizkaiko leku desberdinetakoak. Gero emakume batek aurreistorioari buruz datu batzuk eman zizkigun: Nola lurperatzen zituzten gizonak hiltzen zirenean, nola bizitzen ziren... Baita ere nola Euskal Herriko artzantzan hiru sinbolo zeuden:
Eguzkia: Lehen zeuden txabolak, eta txabolaren teilatuan eguzkilorea zeukaten, eta zen sorginei beldurra emateko eta ez sartzeko.
Argia: Lehen hilobietan sinbolo bat ipitzen zen, eta sinbolo hori zen inor ez hurbiltzeko hilobira.
Jabetasuna: Teila bat ipintzen zen begiratzeko nondik datorren haizea, ekaitza eta tximistak.

Gero Europako ihauteriei buruzko erakusketa ikusi genuen. Azkenean bideo bat ikusi genuen ihauteriari buruzkoa, oso barregarria izan zen. Hori egin ostean txangoa bukatu zen eta autobusez eskolara itzuli ginen.



martes, 28 de febrero de 2012

GAI BERRIA

Gaur gai berriarekin hasiko gara.
Zentzumenak dira oraingo proiektuak,
entzumena, dastamena, usaimena, ikusmena eta ukimena dira.
Gaia polita izatea espero dugu denok. Ingurunen esperimentuak egingo ditugu.