2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

sábado, 31 de diciembre de 2011

GABONETAKO FUTBOL TORNEOA DONOSTIN

Gaur 29 da eta Donostira joan gara futbol torneo bat jolastera 13:00tetatik 19:00 arte. Batzuk galdetuko zarete hainbeste denbora futbolean? Bai, klasifikatu garelako. 16 talde ziren. Oso pozik nengoen baina azken partiduan lexionatu nintzen golpe bategatik hankan eta ezin nuen jolastu. Azken partiduan eliminatu gintzen eta bosgarren edo seigarren gelditu ginen medaila batekin. Guk 6 partidu jolastu genuen 3 irabazi eta 3 galdu. Osasunaren kontra jolastu genuen eta 0-3 gelditu ginen. Osasunak beraien eskudoa eman ziguten eta guk gure LAN-BIDEKO talde guztiekin konpartitu genuen. Opor zoriontsuak espero dut! Agur!

GABON ZAHARRA


31/12/2011
Gabon Zaharra izan zen gaueko hamabietan. Normalean janari goxo-goxoa jaten da.
Geroago txokolateak jaten dira.
Hamabiak heltzen direnean mahatsak jaten dira kanpaiak entzuten eta ikusten telebistan.
00:01 denean beste urte bat da eta agur esaten diogu 2011ari.

viernes, 30 de diciembre de 2011

Belena

Gaur nire lehengusuak etorri dira Mairu eta Urko, Mairuk 6 urte ditu eta Urkok 4. Arratsaldean Beleneko jaiotza ikustera joan gara. Eta oso polita izan da, gaba, eguna, trumoiak eta euria egiten zuen ere Olentzero zegoen eta etxeak ere zeuden eta harriz harriz eginda zegoen. Ur jauzia ere zegoen eta azkenean bi sugus ematen zizkizun. Oso ondo pasatu dugu eguna.

GABONETAKO FUTBOL TORNEOA


Atzo, osteguna, futbol torneoa izan genuen, eta 16 talde zeuden, 6 talderen kontra jolastu genuen gutxi gora-behera eta euren artean Osasunaren kontra eta Alabes-en kontra jolastu genuen.
Zoritxarrez ez genuen irabazi baina oso ondo jolastu genuen talde guztia, eta 5. postuan gelditu ginen. Zorionez Reala ez zen etorri zeren eta bestela 8. edo 9. postuan geldituko ginateke.
Bueno, azkenean tortilazko ogitarteko bat jan genuen.

OSO ONDO PASATU NUEN!

jueves, 29 de diciembre de 2011

IRRISTAKETAN


Gaur Bilbon egon naiz nire amarekin, arrebarekin, arrebaren lagun batekin eta nire bi izekoekin. Oso ondo pasatu dugu. Batzuetan jausten nintzen baina ez nintzen min egiten. Nire arrebaren lagunak izotza hartu eta nire arrebari bota zion eta gero nik berari.

NIRE EGUN BEREZIA!



Gaur nire urtebetetzea da,, altxatu naizenean, nire lehenengo sorpresa jaso dut, amak prestatutako tarta itzela! Nire aitite eta amamarekin batera gosaldu dugu eta beraiengandik opari batzuk jasoditut.Haien artean, argazki kamera bat.
Horretaz gain, atzo, Abenduaren 28an, nire gurasoek EUSKAL SELEKZIOA ikusteko sarrera batzuk oparitu zizkidaten.Nire lagunekin etxetik egindako bokata batekin joan nintzen.Ze goxoa zegoen! Partidua oso interesgarria izan zen baina azkenean, zoritxarrez galdu egin genuen.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ONA OPA DIZUET! :)

Txominen Belena

Gabonetan Txominek beti bezala belen bat egin du.
Belena handia da eta etxeak ditu,eta etxe oriek benetakoen
maketak dira eta berak egiten ditu.
Euria ere egiten du belenean eta haizea egiten du eta zuhaitzak mugitu egiten dira.
Eguna da baina batzutan gaua egiten da eta izarrak daude gauean.

lunes, 26 de diciembre de 2011

OPORRAK HELDU DIRA!

OLENTZERO ETA GERO

Olentzero etorri da eta opariak ekarri dizkigu, baina orain Errege Magoak falta dira, horregaitik hasi gutuna idazten baina, gogoratu: ERREGEAK DETAILETXUAK EKARTZEN DUTE ETA BATZUTAN OPARIAK, HORREGAITIK ONDO PORTATU BEHAR ZARETE.
Zorionak eta Urte Berri on!!!

Olentzeroren Eguna

Atzo Olentzeroren bizpera zen.Olentzero legozko kotzeak eta mugikor bat ekarri zidan.Arratzaldean herrira joan giñen Olentzero,Mari Domingi eta plazan dantzan zebilenei ikustera eta iluntzean etxera.Oso ondo pasatu nuen eguna.

martes, 20 de diciembre de 2011

PINTXOAK 3. ZIKLOKO JOLASTOKIAN

Aste honetan, gure osasunean elikadurak daukan garrantziaz jabetuta, 5. mailako ikasleak pintxoak egiten ari gara. Pintxo bakoitzeko osagaiak 3 motatako elikagaiak dituzte (energetikoak, eraikitzaileak eta erregulatzaileak). Gela bakoitzeko talde batek prestatzen ditu egun bakoitzeko pintxoak eta gero jolastokian saltzen ditugu 1 €ren truke. Astelehenean, hasieran 6. mailakoak ez ziren hurbildu baina gero joan ziren animatzen eta gaur hor izan ditugu, txirrina joaz batera, gure zain ea ze pintxo mota ateratzen genituen bere eskuan 1€ zutela.
Eskerrik asko denoi! Badakizue, lortzen dugun diru guztia Joseba Chaparrorentzat izango da.

lunes, 19 de diciembre de 2011

BILBOKO EGUBERRI GIROA



Gaur arratsaldean amagaz Bilbora joan naiz.Kale nagusiko zuhaitzak argi urdinez beteta daudela ikusi dut,oso-oso politak.El corte ingleseko eskaparateak ere ikusi ditut, herrialde ezberdinetako gabonetako ohiturak hartz pelutxeekin azalduta zeuden adib.Italia,Frantzia,Txina...mugitu egiten ziren eta abestiak ere abesten zituzten.

domingo, 18 de diciembre de 2011

TENIS

Gaur Bilboko tenis eta saskibaloiko zelaian egon naiz tenis partidu bat ikusten. Feliciano Lopez Gilles Simonen kontra. Gilles Simonek irabazi du 6-4 6-4. Partidoa interesgarria zen zeren eta finala zen. Nik nahiago nuke Felicianok irabaztea baina...
Oso ondo pasatu dut.

ESKOLAKO FROGAK

Gaur, abenduak 15a, eskolan mate egon gara egiten eta bat-batean sirena jo du. Gure klasea iladan jarri da eta bigarren txirrina jo eta lasai-lasai beheratu gara. Beste mailakoak bultzaka egoten ziren baina gu ederto joan gara, ixilik eta korrika egin gabe. Behean, biltokian, ondo jarri gara baina inor ez da egon  beldurtuta, danak oso pozik.

jueves, 15 de diciembre de 2011

OSTIRALEAN FRONTOIAN OLENTZERORI ABESTUKO DIOGU

Gaur Abenduaren 23an Gandasegiko haurrak frontoian abestu dute.Bertsolaritzakoak beheko eskolara joan dira bertsoak abestera Olentzero eta Maridomingirekin .Beste batzuk trikitisa jo dute.Abestu ondoren,denok eskolara bueltatu gara eta pintxoak jan ditugu. Bosgarren C-koak gabonetako vokia egin dugu.

AKURIAK JAIO ZAIZKIGU

Azaroaren 18an, Anderri akuri kumeak jaio zitzaizkion. Eguerdian bere amak kaiolan ikusi egin zituen akuritxoak eta amaren esnea hartzeko baketan utzi zituen bestela ez zuten esnerik edango eta hil egingo ziren.
Orain, Abenduak 15, akuriak hasi egin dira eta pentsua eta belarraz elikatzen dira.
Bi oparitu egingo ditugu eta batekin geratuko gara.

lunes, 12 de diciembre de 2011

GABONAK

Laster gabonak izango dira eta gure herriko argiak ipini dituzte, erakuslehioak apaindu dituzte argiekin, Gabonetako bolatxoekin ... eta denden kanpoaldean dendari elkartak eman dituzten zuhaitz zuriak daude eta alfonbra gorriak ere.



Gabon zoriontsuak izan!!

viernes, 9 de diciembre de 2011

GABONETAKO ARGIAK GALDAKAON

Pasadan astean, Abenduaren 3an, Gabonetako argiak piztu zituzten Galdakaon. Orain gure herria arratsaldeetatik aurrera oso polita dago.

jueves, 8 de diciembre de 2011

ASTELEHENA IPUIN KONTALARI

Astelehenean bostgarren mailakoak bigarren mailara joan ginen guk egindako ipuinak kontatzera. Niri mutil batekin eta neska batekin tokatu zitzaidan. Beraientzat nire ipuina oso polita izan zen. Nik orri bat eman nien galdera askorekin eta haiek erantzun behar zituzten galdera guztiak baita marrazki bat egin ere.


Niretzat oso ondo margoztu eta erantzun zituzten galdera guztiak!




miércoles, 7 de diciembre de 2011

ZORIONAK AITA!!

Atzo izan zen nire aitaren urtebetetzea eta oso ondo pasatu zuen.  Oso pozik nago.  ZORIONAK AITA!!

5. C-KO IKASLEAK IPUIN KONTALARI 2. B-RA JOAN DIRA


Eskumako zutabean daude argazki guztiak
Astelehenean 5. C ko ikasleak 2. B taldeko ikasleei ipuinak irakurtzera joan gara. Aurreko gaia Unibertsoa izan da eta bukatu dugunean ipuin bat asmatu dugu ikasitakoa sartuz. Oso ipuin politak atera zaizkigula esan digute ziklo honetako ikasleak. Gu ere oso gustura egon gara haiekin, oso ondo idazten eta marrazten dutela konturatu gara. Eskerrik asko talde honetako ikasle guztiei. Zuen zain geratzen gara, zuen lanak ikusteko gogoz.

sábado, 3 de diciembre de 2011

ZORIONAK MARKEL!

Gaur gure gelako Markelek 10 urte bete ditu. Aste honetan gailetekin ospatu dugu. Eskerrik asko Markel eta egun ona izan dezazula!

ZORIONAK CESAR!

Joan den asteartean Cesarrek 10 urte bete ditu eta bonboiekin ospatu dugu. Eskerrik asko Cesar.