Gandasegiko mendeurrena dela eta, atzo Gandasegira Antton Irusta ere etorri zitzaigun. Ipuinak duten garrantzia umeen bizitzan aipatu zuen. Alde batetik txikitatik etxekoengandik eta eskolako irakasleengandik edo, ipuinak entzutea ezinbestekoa da aditasuna lantzeko, bestetik lotura afektiboak sortzen dira eta ipuinen egiturak eta gaiak gure beldurrak gainditzen laguntzen digute, azken baten, gure nortasuna finkatzeko ezin bestekoak dira. Eska iezaiozu zure guraso, irakasle,... ipuinak kontatzea eta zu, zeu ere, animatu ipuinen munduan murgiltzen.
Bere amonak kantatutako ipuina eman zigun. Hemen jarri dizuegu "Maritxu nora zoaz" doinuarekin abestu ezazuen.
2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA
jueves, 26 de abril de 2012
ESPERIMENTUAK
lunes, 23 de abril de 2012
CANADAN IKUSITAKO AURORA BOREALA
Hemen dituzue Canadan , apirilak 17, 18 an, sortutako aurora borealari ateratako argazki batzuk. Azken egun hauetan eguzkian eztanda batzuk egon dira eta horren ondorioz sortu da fenomeno polit hau.
Azkeneko argazkia Idahon (Whashintoneko mugan) aterata dago. Fenomeno honek ordu beteko iraupena izan zuen. Hodeiak zirruak izan behar dute eta 20.000 oineko altueran egon behar dira (-58º), eguzki izpiak bertan dauden kristalak islatzen dituenean gertatzen da.
Azkeneko argazkia Idahon (Whashintoneko mugan) aterata dago. Fenomeno honek ordu beteko iraupena izan zuen. Hodeiak zirruak izan behar dute eta 20.000 oineko altueran egon behar dira (-58º), eguzki izpiak bertan dauden kristalak islatzen dituenean gertatzen da.
sábado, 21 de abril de 2012
IÑURRATEGI: "PORROTAREN ALDE"
Ostegunean Alberto Iñurrategi Gandasegi eskolan izan genuen. "Porrotaren alde" hitz egin zuen. Esan zuen guztitik zera aipatuko genuke: Gailurrak lortzea poztasuna ematen du, batez ere, taldeka konpartituta lortzen denean, baina benetan garrantzitsuena bidea egitea da, bidegintza horretan ikasten delako ahaleginekin zailtasunak gainditzen, elkarbizitzen,... Hori bai dela benetan ikastea eta baliogarria pertsona bakoitzarentzat! Horregatik bere ibilbidean izandako "PORROTAK", arrakasta bezala hartzen ditu berak. Guk ere bide horretan gaude eta gai bakoitzeko azkeneko proiektua lortzeko egiten dugun ibilbidean ikasten duguna bizitzarako geratuko zaiguna da. Beraz, disfruta dezagun ikasten gauden momentu guztiak!
domingo, 15 de abril de 2012
GAUR SAN MAMESEN
Gaur Aste Santuko oporretako azkenengo eguna Athleticek Mallorcaren contran jolastu du. Lehenengo hamar minututan Llorentek gol bat sartu du.
Pasadan eguneko Athletiren partidu baten ostean hil zen, Iñigo Cabacas izeneko mutilari omenaldi bat egin diogu gauza hauek berriro gerta ez daitezen.
Baina Athleticek oso ondo jolastu du.AAAAUUUUPPPPAAAA ATHLETIC!!!
lunes, 9 de abril de 2012
OPORRAK
Gaur Alikantetik etorri naiz. Oso ondo pasatu dut: hondartzara joaten, bizikletarekin ibiltzen...
Hondartzan nik bakarrik sartu nintzen uretara eta oso hotz zegoen. Bizikletarekin ibilbide asko egin genuen, atzo portura joan ginen (8km zeuden) baina etortzeko beste lekutik itzul ginen.
Nire gutxien gustatu zitzaidana ibilaldiak herrira izan ziren, ugari aspertu nintzelako.
miércoles, 4 de abril de 2012
PILAR ETA CASILDAREN AGURRA
Pasadan ostiralean Andereño Pilar eta Casildari agurra esan genien, berrogei urte irakaskuntzan lan egin ondoren. Beraiekin egondako ikasleak zaretenez abestu, dantzatu...eta zuok prestatutako opariak eman genizkien.
Gandasegiko ikasleak eta irakasleak faltan botako zaituztegu! Zorionak!
Gandasegiko ikasleak eta irakasleak faltan botako zaituztegu! Zorionak!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)