2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

miércoles, 29 de febrero de 2012

"IDAZLEAK IDAZLE" BLOG BERRIA!!!!

Gure gelako ikasleak idazle bezala trebatzen ari gara, gero eta hobeto idazten dugu, gero eta gehiago idatzi nahi dugu. Hori dela eta Blog berri bat sortu dugu, irakurri nahi izan ezkero eskumako zutabean duzue linka edo hemen bertan.

 IDAZLEAK IDAZLE



http://idazleakidazle-5c.blogspot.com/

TXANGOA

Otsailaren 23an txango bat izan genuen. 5.mailko ume guztiok, Bilbora joan ginen bi gauzetarako: Bilboko merkatua ezagutzeko baita Etnografiako museoa ere. Lehendabizi kontatuko dizuet merkatuan egindakoa: Arraindegi batera joan ginen arrainei buruzko apunteak hartzera, gero fruitategi batera pasatu ginen. Han ikusi genuen oso luzea, marroia eta ileak zituen eta ezagutzen ez nuena fruta bat. Mireneri galdetu nion fruta hori zer zen eta Mirenek erantzun zidan Yuca zela. Oso produktu bereziak ikusi ahal izan genituen. Eta horrelako janari asko ezagutzen ez nuena, adibidez: "Uñitas de la chirla , Falda, Vieiras, Kabratxo, Jibion, Rape, Kokotxak, Cecina, Bellota, Rabos, Kaki, Entrañas, Medallones de ternera"... Naska ematen zizkidaten janariak hauek ziren:" Corazon de ternera, higado..." horrelako gauzak. Azkenean merkatutik irten baino lehen argazki bat egin ziguten, lehendabizi klasez klase eta amitu ondoren hiru gelen artean argazki bat egin genuen. Merkatutik Bilboko museora joan ginen. Museoan sartu ginenean 5.kurtsoko guztiok bi taldetan banatu gintuzten, folio bana eta pegatinak hartu, eta hirugarren pisuraino igo ginen. Hor folioan, Euskal Herriko mapan, pegatinak pegatu genituen, Bizkaiko leku desberdinetakoak. Gero emakume batek aurreistorioari buruz datu batzuk eman zizkigun: Nola lurperatzen zituzten gizonak hiltzen zirenean, nola bizitzen ziren... Baita ere nola Euskal Herriko artzantzan hiru sinbolo zeuden:
Eguzkia: Lehen zeuden txabolak, eta txabolaren teilatuan eguzkilorea zeukaten, eta zen sorginei beldurra emateko eta ez sartzeko.
Argia: Lehen hilobietan sinbolo bat ipitzen zen, eta sinbolo hori zen inor ez hurbiltzeko hilobira.
Jabetasuna: Teila bat ipintzen zen begiratzeko nondik datorren haizea, ekaitza eta tximistak.

Gero Europako ihauteriei buruzko erakusketa ikusi genuen. Azkenean bideo bat ikusi genuen ihauteriari buruzkoa, oso barregarria izan zen. Hori egin ostean txangoa bukatu zen eta autobusez eskolara itzuli ginen.



martes, 28 de febrero de 2012

GAI BERRIA

Gaur gai berriarekin hasiko gara.
Zentzumenak dira oraingo proiektuak,
entzumena, dastamena, usaimena, ikusmena eta ukimena dira.
Gaia polita izatea espero dugu denok. Ingurunen esperimentuak egingo ditugu.

sábado, 25 de febrero de 2012

ZORIONAK GARAZI!!

Joan den asteartean Garaziren urtebetetzea izan da. Asteazkenean bere amamarekin egindako erroskilekin ospatu genuen gelan. Ze erroskila hain gozoak, Garazi! Eskerrik asko eta ea errezeta ekartzen diguzun guk ere gure etxean egiteko.

martes, 21 de febrero de 2012

INAUTERIAK HELDU DIRA


Otsailaren 17an inauteriak izan ziren eskolan dantza egin
genuen eta gero txokolatea bero -beroa edan genuen.
Neskak kaskaroatas joan ginen eta mutilak momotsorros,
siripotes eta tsatsos.
Arratzaldean ,desfilea ikusi genuen gero plaza gorrira joan
nintzen nire lagunekin eta mutilekin jolastu genuen.
Geroago , Jacara joan nintzen.

MOMOTXORROEN EGUNA


Joan den larunbatan momotxorroak ikustera joan nintzen lagun batzuekin.
Momotxorroak inauteri guztiean datoz Galdakaora, eta jendea pintzatzen doaz ibilbide batetik zarda batekin.
Momotxorroak amaitu osteen plaza gorrira joan gintzen, han lagun batzuk momotxorroz zeuden mosorratuta eta jolastu genuen momotxorroak guri pintzatzea.
Hau da nik ateratako argazki bat.

INAUTERIAK


Otsailaren 17an inauterietako igoera izan zen, ni han egon nintzen nire lagunekin eta mozorro desberdinak jantzi arren, oso talde polita egin genuen.

Gaua egiten hasi zenean, nire gurasoekin itxuli nintzen. Plaza Gorriko taberna batzuetatik ibili ginen eta halako batean, marrazki bizidunetan, "Pedro Harriketarren" Bilma izeneko pertsonaiari ahotsa jartzen dion emakumea ezagutu nuen. Oso bitxia izan zen, egun hartan, ni harriketarraz jantzita nindoalako. Oso egun alaia eta barregarria izan zen, lagunen eta gurasoen artean egonda.

Larunbatean, lagunekin ere gelditu nintzen eta sorginaren mozorroa jantzi nuen.
Egun horretan Andra Mariko Momotxorroei beldurra izanda, Enparantza Gorritik korrika eta korrika ibili ginen, baina primean pasatu genuen.

GORA INAUTERIAK! :D

DESFILEA ETA BARRAKAK BILBON

Larunbatean nire lengusinarekin joan nintzen Bilbora desfilea ikusteko, baina bakarrik ikusi genuen
gizon batzuk zankoekin musika egiten. Geroago barrakak ikustera joan ginen eta barraka batzuetara
montatu ginen.

   

Egun bat Durangon


Atzo joan nintzen nire amamaren etxera bizitzen dela Durangon (Izorretan) gero joan giñen baserrira nire bir aitona ikustera 95 urte dituela. Baserrian nire txakurrarekin Mendi deitzen dela jolastu nuen. Ordu bat pasatu ondoren berriro joan nintzen nire amamaren etxera nire osabarekin jolastera eta olan pasatu nuen eguna.

INAUTERIAK


Sapatuan inauteriak hasi ziren. Ni momotxorroz mozorratu nintzen.
Oso ondo pasatu nuen nire sardarekin jendea segitzen. Kalean ere oso ondo pasatu nuen
momotxorroei iheska.

lunes, 20 de febrero de 2012

ESKOLAKO INAUTERI JAIA


Ostiral goizean eskolako ume guztiak mosorretuta etorri ziren 1. ,2.,3.,eta 4. mailakoak nahai zutenaz mosorratu ziren baina 5. eta 6. mailakoei euskal mosorros mosorratzea agindu ziguten adibidez:momotzorroak, lmiak,sorginak ,ziripot et...

12:00 etan dantzatzera atera ginen eta nire uztez oso ondo egin genuen eta gero txokolatada oso gosoa artu genuen .Arratzaldean uzte dut jende geheiena subida egin suela eta gero nire nebaren maizua inauterietako pregoia eman zuen eta agur


¡INAUTERI OSO ZORIONTZUSAK IZAN¡

INAUTERIETAN MOZOILOKER ERRE

Asteartean mozoilokerren panpina erreko da.Eta udaletxearen aurrean izango da.
Jende asko egongo da eta erretzea oso ondo egongo da.
Super ondo egongo da.
Nik momotxorros mozorrotuta egongo naiz.
Ia ia derrigorrez joan behar naiz,oso ondo dagoenez...bueno ni joaten naiz

INAUTERIAK

JOSEBAREN URTEBETETZEA


Atzo Josebaren urtebetetzea izan zen. Oso ondo pasatu nuen. Josebak lagun batzuk gonbidatu zuen. Denak ez nuen ezagutzen baina gehienak ezagutzen nuen. Lehenengo jan genuen, eta gero Zuazoko futbol zelaira joan ginen. Ume batzuekin jolastu genuen hasieran, joan zirenean bakarrik jolastu genuen.

IBAIZABAL AURRERA!


Asteburu honetan bi partidu jolastu ditut. Bi partiduen aurretik 6.ak geuden, Zapatuko partidua irabazi genuen 73-34 eta domekakoa 42-36.Orain 2ak gaude.
AUPA IBAIZABAL!!!!!!!!!!!!!!!1

MOZORRO EGUNA

Larunbatean (otsailaren 19an) koadrilla osoa mozorratu ginen, amak poliziak eta aitak presoz
Janari bat egin genuen, baina hori baino lehen taberna batzuetara joan ginen.
Gero Momotzorroen aurretik korrika egin genuen eta niri eta nire lagunei kasi harrapatzen ziguten
eta gero berriro ere taberna batzuetara joan ginen eta 2:45etan etxera heldu ginen


Oso egun dibertigarria izan zen!!!!

ALTSASUKO IHAUTERIAK.



Larunbatean galdakaon Altsasuko ihauterietako kopia ospatu da Galdakaon.



Lehenengo txatxoak aza eta letxuga botatzen hasi ziren eta idi pare bat eramaten zuten.



Ondoren gizon bat panpinazko atso bat eramaten zuen bizkarrean eta gero mamoxarroak joan ziren.Gu mamoxarroakin joan ginen eta mamoxarroen atzetik zaku zaharrak,lamiak eta abadea joan zen gero txistulariak eta azkenik artza zijoan.

domingo, 19 de febrero de 2012

ZORIONAK JOSEBA!

Gaur Josebaren urtebetetzea da. Ihauterietan tokatu zaio aurten eta ezin dizkiogu belarrietatik
tiratu.

ZORIONAK JOSEBA!!!!

IHAUTERIETAKO MOZORROAK



Gaur ihauteriak dira eta jendea mozorrotu egin da. Batzuk sorginez beste batzuk momotxorroz, eta horrelako gauzetaz.
Kalean nire koadrilako aitak eta amak ere mozorrotu dira, aitak presoz kateekin eta zenbakiarekin, eta amak poliziaz.
Oso ondo pasatu dugu!!!

sábado, 18 de febrero de 2012

IHAUTERIETAKO IGOERA


Atzo,inauterietako igoerara joan nintzen panderoa jotzera musika eskolako kideekin. Igoera osoa hiru kantarekin bakarrik bukatu nuen. Lagun asko ikusi nituen: Naia A, Naia C, Olatz, Alazne eta Eguzkibegiko batzuk. Igoeraren ondoren lagunekin egon nintzen plaza gorriko parkinean eta momotxorro( Ekhi) batek pintxatu zidan.

IHAUTERIAK



Atzo inauteriak izan ziren, otsailaren 17an. Ni momotxorroz jantzi nintzen. Goizean eskolara joan nintzenean entsaio bat egin genuen. Gero aurreistorioari buruzko filme bat ikusi genuen, 2 orduko filmea , baina ordu laurden bat ezin izan genuen ikusi ordua iritsi zelako. Oso ondo dantzatu genuen. Dantza egin eta gero txokolatea hartu genuen nik izan ezik, txokolatea ez zaidalako gustatzen. Hori jan ordez 8 bizkotxo jan nituen. Jandakoan gelara joan ginen. 10 minutu geroago batzuk jantokira joan ginen eta beste batzuk etxera. Ni jantokira joan nintzen eta umeak harrapatzera jolastu nuen baina parketik pasatzerakoan ume bat negarrez hasi zen gure mozorroak beldurtzen zuelako, orduan joan nintzen eta hor utzi nuen andereño batekin. Apur bat geroago txikien partidu bat ikusi nuen eta ume bat ni insultatzen hasi zen bera harrapatzea nahi zuelako baina nik ez nion kasurik egin.

jueves, 16 de febrero de 2012

IHAUTERIAK


Bihar inauteriak dira, 5. eta 6. mailako guztiak mozorratuko gara Euskal Herriko ihauterietako mozorroekin. Nire lagunak eta ni joango gara kaskarotaz, eta dantza oso polit bat daukagu denontzat. Animatu guztiok guk ikustera oso dibertigarria izango da!!

miércoles, 15 de febrero de 2012

MOZORROA PRESTATZEN



Gaur mozorroa bukatzen ari gara.



Azken retokeak egiten ari gara.



Oraintze odola botatzen ari naiz mozorroari eta sardari.



Gaur eskolan entzaiua eduki dugu eta ez da oso ondo atera.



Espero dugu Oistiralerako ondo ateratzea.

jueves, 9 de febrero de 2012

ELURRA ESKOLAN

Atzo elur mordoa egin zuen baina gaur ia guztia kendu da euriarekin. Gaur gehiena izotza da, ez elurra.
Ni nahiago dut elurra izatea. Elurra egin zuenean ni klasean geratu nintzen hotza egiten zuelako eta TUX PAINT egin genuen ni eta nire lagin batzuk erebai.

miércoles, 8 de febrero de 2012

ELURRA ETA TRINEOAREKIN...

Gaur Aratzekin egon naiz eta trineoarekin oso ondo deslizatu gara eta azkenean elur bolak botatzea erabaki dugu.
Aratzeri nahigabe elurra hasi naiz botatzen berari eta betaurrekoetan eman diot .
Oso ondo egon gara eta kalatuta joan gara etxera.Nik kaltzontzioetan elurra euki dut.

ELURRRA ESKOLAN

Gaur Otsailaren 8a elurra egin du galdakon
eta eskola ziri-zuria zegoen patio orduan
klaseko guztiak elurrarekin jolastera joan
dira eta neskak klasean geratu gara jolasten
ordenagailuarekin.

ATHLETIK


Atzo Athletik "errrege kopa" jolastu zuen eta Mirandeseri irabazi zion 2-6. Llorentek bi gol sartu zituen, Muniainek beste bat, Susaetak beste bat, gero Jon Aurtenetxek eta Mirandesek gisajoak propian sartu zuen. Partidua oso interesgarri egon zen baina azkenean Atlhetik irabazi zuen.

FINALERA GOAZ ETA HAN BARTZELONARI IRABAZIKO DIOGU!!!!!!!!!!AUPA!!!!!!!!!!!!!!!!


MATEMATIKAKO AZTERKETA


Gaur matematikako azterketa izan dugu pizka bat zaila izan da niretzat .Baina gauza batzuk oso errezak izan dira niretzat. Gelara sartu garenean argia joan da eta andereñok lehioak zabaldu ditu eta elurretan zegoen patio guztia elurrez beteta zegoen baina argia joanez gain azterketa egin dugu.

martes, 7 de febrero de 2012

NIRE SEBILANAK


Larunbatean, 25ean dantza egingo dut, eta kalean izango da, oraindik geratzen da apur bat baina nahi dut izatea orain. 4 urte daramatzat zegituan eta oso dibertigarria da eta dantza asko egiten duguDantzarik politena da hau, animatu niri eta etorri ikustera eta oso ondo pasatuko duzue. Espero dut etortzea!!

lunes, 6 de febrero de 2012

MENDIEN AZTERKETA


Gaur mendien azterketa eman digute. Mapa baten jarri behar genituen. Nirentzat oso erreza izan zen. Nota ona atera nuen asko ikasi nuelako. Bat kostatu zitzaidan jartzea baina azkenean ondo kokatu nuen.

SANTA AGEDA


Herengun, larunbata 4an, Santa Ageda abestia abestu genuen nire lagunek eta nik. Abesten aritu ginen 18:00 etatik 21:30 etara eta 14 edo 15 ume joan ginen. Aldi askotan abestu behar genuen baina hori zen gure lana, han ere hotz handia egiten zuen eta batzuetan euria. Oso ondo pasatu nuen nire lagunekin egon nintzelako. Marisabelen anderenoren etxera joan ginenean karameloak eta gominolak eman zizkigun. Hori dena egin eta gero nagusiak txoko batera joan ziren: pintxoak, patatak frijituak, txorizoa, gailetak... eta gauza gehiago jateko zegoen eta umeak kanpora jolastera atera ginen gominolak eta karameloak banatzera denon artean. Azkenean 22:00 etan joan ginen.

sábado, 4 de febrero de 2012

ELURRAREN ERRUZ

Atzo elurra egin zuen. Porteruen entrenamientua suspenditu egin
zuten, eta larunbateko partidu guztiak ere. Baina bueno, pozik
nago, elurra egin zuelako eta asko jolastu genuen elur bolekin.
PILO BAT GUSTATZEN ZAIT
ELURRA

EGUN BAT PARTIDU GABE


Gaur elurra egingo zuela esan zuten telebistan.Horregaitik kirol gehienen partiduak suspenditu dira:futbola,saskibaloia,boleibola,eskupilota...Oso dibertigarria izan da elur asko egitea baina batzuen partidu garrantzitsuak izorratu ditu.

ELURRA EGITEA BAINA EZ ASTEBURUETAN!

jueves, 2 de febrero de 2012

ELURRA GURE ESKOLAN.

Gaur gure eskolan, Gandasegin, elur pilo bat egiten du eta gu, sartu aurretik, egon gara goizean elurrarekin jolasten, oso ondo pasatu dugu eta Joseba jausi egin da eta barrezka hasi gara, gero gelara joan gara eta lehiotik elurra egon gara ikusten.Batzuetan elur gutxi egin du baina gero gehiago eta gu oso pozik jarri gara orain laster patiora joango garelako elurrarekin jolastera. Ea gehiago egiten duen!!!!

ATLETISMORA EZIN JOAN

Gaur atletismora ezingo dut joan elur asko dagoelako.
Gaur goizean eskolako ibilbidetik nindoala elur pila bat zegoen.
Txarrena da larunbatean elurra egiten badu ezingo dudala lasterketa egin eta gaur (osteguna) lasterketarako prestatuko nintzela, ezingo dut entrenatu.

ALIMENTOS PARA TODOS Y TODAS

Aquí teneis, por fín, los reportajes que hicisteis  el pasado trimestre.

miércoles, 1 de febrero de 2012

NIRE ATLETISMOKO LEHEN EGUNA


Asteartean nire atletismoko lehen eguna izan zen eta oso ondo pasatu nuen. Iker Alkauzar, Aratz eta Aitor Galarza ere joaten dira atletismora.  Niri gehien gustatu zitzaidana zen arean salto egitea, gero ateratzean oso nekatuta nengoen eta etxera joan nintzenean  dutxa bat hartu nuen lasaitzeko

ATLETISMO EGITERA ANIMATZEN ZAITUZTET !!!!!!!!!!!!!!

SHERLOCK HOLMES PELIKULA


Pasadan egunean nire lagunekin zinemara joan nintzen Sherlock Holmes pelikula ikustera. Han jende pilo bat zegoen , pelikula oso interesgarria egon zen, baina nire lagun batek lo hartu zuen. Pelikula amaitzerakoan etxera joan ginen oso berandu zelako.

OSO POLITA IZAN DA PELIKULA!!!!!!!

BILBON


Atzo nire amarekin joan nintzen Bilbora.
Oso ondo pasatu nuen. Geroago paseo bat ematera joan ginen. Paseoa eta gero joan ginen ZARA dendara eta arropa batzuk erosi zidan nire amak. Gaua heldu zenean, hamburguesa bat jan genuen biok eta pozik bueltatu ginen etxera.

ATHLETIC


Atzo Athletic partidu bat jolastu zuten Mirandesen kontra. Partidua Burgosen izan zen.
1-2 Athletic irabazi zuen, Llorentek 2 golak sartu zituen.

AUPA ATHLETIC!!!