2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

jueves, 26 de abril de 2012

ANTTON IRUSTA GANDASEGIN

Gandasegiko mendeurrena dela eta, atzo Gandasegira Antton Irusta ere etorri zitzaigun. Ipuinak duten garrantzia umeen bizitzan aipatu zuen. Alde batetik txikitatik etxekoengandik eta eskolako irakasleengandik edo, ipuinak entzutea ezinbestekoa da aditasuna lantzeko, bestetik lotura afektiboak sortzen dira eta ipuinen egiturak eta gaiak gure beldurrak gainditzen  laguntzen digute, azken baten, gure  nortasuna finkatzeko ezin bestekoak dira. Eska iezaiozu zure guraso, irakasle,... ipuinak kontatzea eta zu, zeu ere, animatu ipuinen munduan murgiltzen.




Bere amonak kantatutako ipuina eman zigun. Hemen jarri dizuegu "Maritxu nora zoaz" doinuarekin abestu ezazuen.


Txilinerrota
View more documents from Gandasegi.

1 comentario:

  1. Nik berriro abestu dut Maritxuren soinuarekin eta ondo ulertu dudanez lehen baino politagoa deritsat.

    ResponderEliminar