2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

sábado, 21 de abril de 2012

IÑURRATEGI: "PORROTAREN ALDE"


Ostegunean Alberto Iñurrategi Gandasegi eskolan izan genuen. "Porrotaren alde" hitz egin zuen. Esan zuen guztitik zera aipatuko genuke: Gailurrak lortzea poztasuna ematen du, batez ere, taldeka konpartituta lortzen denean, baina benetan garrantzitsuena bidea egitea da, bidegintza horretan ikasten delako ahaleginekin zailtasunak gainditzen, elkarbizitzen,... Hori bai dela benetan ikastea eta baliogarria pertsona bakoitzarentzat! Horregatik bere ibilbidean izandako "PORROTAK", arrakasta bezala hartzen ditu berak. Guk ere bide horretan gaude eta gai bakoitzeko azkeneko proiektua lortzeko egiten dugun ibilbidean ikasten duguna bizitzarako geratuko zaiguna da. Beraz, disfruta dezagun ikasten gauden momentu guztiak!


6 comentarios:

  1. Niri oso interesgarria iruditu zitzaidan Iñurrategi esan zuena

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Zergatik? Badu zerikusirik gure eguneroko lanarekin?

      Eliminar
    2. Ikerrekin nago. Eta bai deko zerikusirik. Interesgarri diruditu zait zeren eta ez badugu bidea disfrutatzen zertarako goaz, eta asko erakutsi dit.

      Eliminar
  2. Niri ere ondo iruditzen zait taldeka igotzearen nahia

    ResponderEliminar
  3. Esan zuelako 2 metro gelditzen zitzaionean ez zela igoko, konturatu zelako taldeka poz gehiago zeukala. BAI.Guk ere dakigu taldeka lan egin behar dugula.

    ResponderEliminar
  4. Niri ere ondo iruditzen zait taldeka igotzearen nahia

    ResponderEliminar