2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

lunes, 7 de mayo de 2012

LAMIA

LAMIA
                                                   LAMIA

Lamiak erreka ondoan daude ilea orrazten. Elezaharrak dionez, Anboto eta Arangio artean artaldearekin egoten zen artzain bati maiz agertzen omen zitzaion Lamiak, eta oso ongi pasatzen omen zuen hark, dantzan ibiltzen baitzuten airean. Lamia ile horia du, beti arroparik gabe doa, eta ahate ohinak ditu. Batekin harreman sendoagoa egin zuen, eta etxeraino ere laguntzen omen zion. Behin batean, eraztun bat oparitu zion Lamiak  artzainari, eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri. Artzaina ez zuenez nahi eskondu, eraztuna atera nahi izan zuen lamiari itzultzeko; baina ahaleginak egin arren, ezin izan zuen atera, eta atzamarra moztu behar izan zuen. Eraztuna atzamar eta guzti itzuli zion lamiari, eta etxera joan zen. Sendatu zuen atzamarra, eta ohean sartu zen. Lamia haserre  bizian gelditu zen, eta mutila ez omen zen gehiago esnatu. 
                                               
                                                                       Saioa Romero, Joseba Gutierrez eta Olatz Fdz de Mendiola

1 comentario: