2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

sábado, 18 de febrero de 2012

IHAUTERIAK



Atzo inauteriak izan ziren, otsailaren 17an. Ni momotxorroz jantzi nintzen. Goizean eskolara joan nintzenean entsaio bat egin genuen. Gero aurreistorioari buruzko filme bat ikusi genuen, 2 orduko filmea , baina ordu laurden bat ezin izan genuen ikusi ordua iritsi zelako. Oso ondo dantzatu genuen. Dantza egin eta gero txokolatea hartu genuen nik izan ezik, txokolatea ez zaidalako gustatzen. Hori jan ordez 8 bizkotxo jan nituen. Jandakoan gelara joan ginen. 10 minutu geroago batzuk jantokira joan ginen eta beste batzuk etxera. Ni jantokira joan nintzen eta umeak harrapatzera jolastu nuen baina parketik pasatzerakoan ume bat negarrez hasi zen gure mozorroak beldurtzen zuelako, orduan joan nintzen eta hor utzi nuen andereño batekin. Apur bat geroago txikien partidu bat ikusi nuen eta ume bat ni insultatzen hasi zen bera harrapatzea nahi zuelako baina nik ez nion kasurik egin.

2 comentarios:

  1. nik ere mamoxarroz mozorrotuta joan nintzen

    ResponderEliminar
  2. Nik ez nintzen mamoxaroz mozorratu baina egon nintzen haiekin.

    ResponderEliminar