2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

martes, 21 de febrero de 2012

INAUTERIAK


Otsailaren 17an inauterietako igoera izan zen, ni han egon nintzen nire lagunekin eta mozorro desberdinak jantzi arren, oso talde polita egin genuen.

Gaua egiten hasi zenean, nire gurasoekin itxuli nintzen. Plaza Gorriko taberna batzuetatik ibili ginen eta halako batean, marrazki bizidunetan, "Pedro Harriketarren" Bilma izeneko pertsonaiari ahotsa jartzen dion emakumea ezagutu nuen. Oso bitxia izan zen, egun hartan, ni harriketarraz jantzita nindoalako. Oso egun alaia eta barregarria izan zen, lagunen eta gurasoen artean egonda.

Larunbatean, lagunekin ere gelditu nintzen eta sorginaren mozorroa jantzi nuen.
Egun horretan Andra Mariko Momotxorroei beldurra izanda, Enparantza Gorritik korrika eta korrika ibili ginen, baina primean pasatu genuen.

GORA INAUTERIAK! :D

No hay comentarios:

Publicar un comentario