2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

miércoles, 29 de febrero de 2012

TXANGOA

Otsailaren 23an txango bat izan genuen. 5.mailko ume guztiok, Bilbora joan ginen bi gauzetarako: Bilboko merkatua ezagutzeko baita Etnografiako museoa ere. Lehendabizi kontatuko dizuet merkatuan egindakoa: Arraindegi batera joan ginen arrainei buruzko apunteak hartzera, gero fruitategi batera pasatu ginen. Han ikusi genuen oso luzea, marroia eta ileak zituen eta ezagutzen ez nuena fruta bat. Mireneri galdetu nion fruta hori zer zen eta Mirenek erantzun zidan Yuca zela. Oso produktu bereziak ikusi ahal izan genituen. Eta horrelako janari asko ezagutzen ez nuena, adibidez: "Uñitas de la chirla , Falda, Vieiras, Kabratxo, Jibion, Rape, Kokotxak, Cecina, Bellota, Rabos, Kaki, Entrañas, Medallones de ternera"... Naska ematen zizkidaten janariak hauek ziren:" Corazon de ternera, higado..." horrelako gauzak. Azkenean merkatutik irten baino lehen argazki bat egin ziguten, lehendabizi klasez klase eta amitu ondoren hiru gelen artean argazki bat egin genuen. Merkatutik Bilboko museora joan ginen. Museoan sartu ginenean 5.kurtsoko guztiok bi taldetan banatu gintuzten, folio bana eta pegatinak hartu, eta hirugarren pisuraino igo ginen. Hor folioan, Euskal Herriko mapan, pegatinak pegatu genituen, Bizkaiko leku desberdinetakoak. Gero emakume batek aurreistorioari buruz datu batzuk eman zizkigun: Nola lurperatzen zituzten gizonak hiltzen zirenean, nola bizitzen ziren... Baita ere nola Euskal Herriko artzantzan hiru sinbolo zeuden:
Eguzkia: Lehen zeuden txabolak, eta txabolaren teilatuan eguzkilorea zeukaten, eta zen sorginei beldurra emateko eta ez sartzeko.
Argia: Lehen hilobietan sinbolo bat ipitzen zen, eta sinbolo hori zen inor ez hurbiltzeko hilobira.
Jabetasuna: Teila bat ipintzen zen begiratzeko nondik datorren haizea, ekaitza eta tximistak.

Gero Europako ihauteriei buruzko erakusketa ikusi genuen. Azkenean bideo bat ikusi genuen ihauteriari buruzkoa, oso barregarria izan zen. Hori egin ostean txangoa bukatu zen eta autobusez eskolara itzuli ginen.



1 comentario: