2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

jueves, 2 de febrero de 2012

ELURRA GURE ESKOLAN.

Gaur gure eskolan, Gandasegin, elur pilo bat egiten du eta gu, sartu aurretik, egon gara goizean elurrarekin jolasten, oso ondo pasatu dugu eta Joseba jausi egin da eta barrezka hasi gara, gero gelara joan gara eta lehiotik elurra egon gara ikusten.Batzuetan elur gutxi egin du baina gero gehiago eta gu oso pozik jarri gara orain laster patiora joango garelako elurrarekin jolastera. Ea gehiago egiten duen!!!!

ATLETISMORA EZIN JOAN

Gaur atletismora ezingo dut joan elur asko dagoelako.
Gaur goizean eskolako ibilbidetik nindoala elur pila bat zegoen.
Txarrena da larunbatean elurra egiten badu ezingo dudala lasterketa egin eta gaur (osteguna) lasterketarako prestatuko nintzela, ezingo dut entrenatu.

ALIMENTOS PARA TODOS Y TODAS

Aquí teneis, por fín, los reportajes que hicisteis  el pasado trimestre.

miércoles, 1 de febrero de 2012

NIRE ATLETISMOKO LEHEN EGUNA


Asteartean nire atletismoko lehen eguna izan zen eta oso ondo pasatu nuen. Iker Alkauzar, Aratz eta Aitor Galarza ere joaten dira atletismora.  Niri gehien gustatu zitzaidana zen arean salto egitea, gero ateratzean oso nekatuta nengoen eta etxera joan nintzenean  dutxa bat hartu nuen lasaitzeko

ATLETISMO EGITERA ANIMATZEN ZAITUZTET !!!!!!!!!!!!!!

SHERLOCK HOLMES PELIKULA


Pasadan egunean nire lagunekin zinemara joan nintzen Sherlock Holmes pelikula ikustera. Han jende pilo bat zegoen , pelikula oso interesgarria egon zen, baina nire lagun batek lo hartu zuen. Pelikula amaitzerakoan etxera joan ginen oso berandu zelako.

OSO POLITA IZAN DA PELIKULA!!!!!!!

BILBON


Atzo nire amarekin joan nintzen Bilbora.
Oso ondo pasatu nuen. Geroago paseo bat ematera joan ginen. Paseoa eta gero joan ginen ZARA dendara eta arropa batzuk erosi zidan nire amak. Gaua heldu zenean, hamburguesa bat jan genuen biok eta pozik bueltatu ginen etxera.

ATHLETIC


Atzo Athletic partidu bat jolastu zuten Mirandesen kontra. Partidua Burgosen izan zen.
1-2 Athletic irabazi zuen, Llorentek 2 golak sartu zituen.

AUPA ATHLETIC!!!