2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

martes, 20 de diciembre de 2011

PINTXOAK 3. ZIKLOKO JOLASTOKIAN

Aste honetan, gure osasunean elikadurak daukan garrantziaz jabetuta, 5. mailako ikasleak pintxoak egiten ari gara. Pintxo bakoitzeko osagaiak 3 motatako elikagaiak dituzte (energetikoak, eraikitzaileak eta erregulatzaileak). Gela bakoitzeko talde batek prestatzen ditu egun bakoitzeko pintxoak eta gero jolastokian saltzen ditugu 1 €ren truke. Astelehenean, hasieran 6. mailakoak ez ziren hurbildu baina gero joan ziren animatzen eta gaur hor izan ditugu, txirrina joaz batera, gure zain ea ze pintxo mota ateratzen genituen bere eskuan 1€ zutela.
Eskerrik asko denoi! Badakizue, lortzen dugun diru guztia Joseba Chaparrorentzat izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario