2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA
Mostrando entradas con la etiqueta inauteriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta inauteriak. Mostrar todas las entradas

martes, 21 de febrero de 2012

INAUTERIAK HELDU DIRA


Otsailaren 17an inauteriak izan ziren eskolan dantza egin
genuen eta gero txokolatea bero -beroa edan genuen.
Neskak kaskaroatas joan ginen eta mutilak momotsorros,
siripotes eta tsatsos.
Arratzaldean ,desfilea ikusi genuen gero plaza gorrira joan
nintzen nire lagunekin eta mutilekin jolastu genuen.
Geroago , Jacara joan nintzen.

INAUTERIAK


Otsailaren 17an inauterietako igoera izan zen, ni han egon nintzen nire lagunekin eta mozorro desberdinak jantzi arren, oso talde polita egin genuen.

Gaua egiten hasi zenean, nire gurasoekin itxuli nintzen. Plaza Gorriko taberna batzuetatik ibili ginen eta halako batean, marrazki bizidunetan, "Pedro Harriketarren" Bilma izeneko pertsonaiari ahotsa jartzen dion emakumea ezagutu nuen. Oso bitxia izan zen, egun hartan, ni harriketarraz jantzita nindoalako. Oso egun alaia eta barregarria izan zen, lagunen eta gurasoen artean egonda.

Larunbatean, lagunekin ere gelditu nintzen eta sorginaren mozorroa jantzi nuen.
Egun horretan Andra Mariko Momotxorroei beldurra izanda, Enparantza Gorritik korrika eta korrika ibili ginen, baina primean pasatu genuen.

GORA INAUTERIAK! :D

sábado, 18 de febrero de 2012

IHAUTERIETAKO IGOERA


Atzo,inauterietako igoerara joan nintzen panderoa jotzera musika eskolako kideekin. Igoera osoa hiru kantarekin bakarrik bukatu nuen. Lagun asko ikusi nituen: Naia A, Naia C, Olatz, Alazne eta Eguzkibegiko batzuk. Igoeraren ondoren lagunekin egon nintzen plaza gorriko parkinean eta momotxorro( Ekhi) batek pintxatu zidan.