2011-12 IKASTUTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA
Mostrando entradas con la etiqueta oporrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta oporrak. Mostrar todas las entradas

lunes, 9 de abril de 2012

OPORRAK


Gaur Alikantetik etorri naiz. Oso ondo pasatu dut: hondartzara joaten, bizikletarekin ibiltzen...
Hondartzan nik bakarrik sartu nintzen uretara eta oso hotz zegoen. Bizikletarekin ibilbide asko egin genuen, atzo portura joan ginen (8km zeuden) baina etortzeko beste lekutik itzul ginen.
Nire gutxien gustatu zitzaidana ibilaldiak herrira izan ziren, ugari aspertu nintzelako.

lunes, 9 de enero de 2012

OPORREN BUKAERA


Oporrak bukatu dira eta klasera joan behar izan dut nire lagunekin. Andereñok oporrak nola pasatu ditugun galdetu digu. Eta guk ondo pasatu ditugula  erantzun diogu.

Bigarren trimestrea hasten gara eta nik nota onak ateratzea espero dut.         

viernes, 6 de enero de 2012

OPORRAK ELURRETAN


Azkeneko, astean Jacan egon naiz nire aitarekin eta nire
lehengusina Maiderrekin.
Elurra egin duenez , eskiatzera joan naiz nire lagunekin,
Amaia eta Ainhoa.Nahiz eta hotza egin ondo pasatu
dut.
Arratsaldetan ,nire lagunekin paseo bat ematera edo zinemara
joaten ginen eta ostegunean Errege kabalgata ikusi nuen eta
gozoki asko hartu nituen.

viernes, 30 de diciembre de 2011

Belena

Gaur nire lehengusuak etorri dira Mairu eta Urko, Mairuk 6 urte ditu eta Urkok 4. Arratsaldean Beleneko jaiotza ikustera joan gara. Eta oso polita izan da, gaba, eguna, trumoiak eta euria egiten zuen ere Olentzero zegoen eta etxeak ere zeuden eta harriz harriz eginda zegoen. Ur jauzia ere zegoen eta azkenean bi sugus ematen zizkizun. Oso ondo pasatu dugu eguna.

GABONETAKO FUTBOL TORNEOA


Atzo, osteguna, futbol torneoa izan genuen, eta 16 talde zeuden, 6 talderen kontra jolastu genuen gutxi gora-behera eta euren artean Osasunaren kontra eta Alabes-en kontra jolastu genuen.
Zoritxarrez ez genuen irabazi baina oso ondo jolastu genuen talde guztia, eta 5. postuan gelditu ginen. Zorionez Reala ez zen etorri zeren eta bestela 8. edo 9. postuan geldituko ginateke.
Bueno, azkenean tortilazko ogitarteko bat jan genuen.

OSO ONDO PASATU NUEN!

jueves, 29 de diciembre de 2011

NIRE EGUN BEREZIA!



Gaur nire urtebetetzea da,, altxatu naizenean, nire lehenengo sorpresa jaso dut, amak prestatutako tarta itzela! Nire aitite eta amamarekin batera gosaldu dugu eta beraiengandik opari batzuk jasoditut.Haien artean, argazki kamera bat.
Horretaz gain, atzo, Abenduaren 28an, nire gurasoek EUSKAL SELEKZIOA ikusteko sarrera batzuk oparitu zizkidaten.Nire lagunekin etxetik egindako bokata batekin joan nintzen.Ze goxoa zegoen! Partidua oso interesgarria izan zen baina azkenean, zoritxarrez galdu egin genuen.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ONA OPA DIZUET! :)